Alexio I.a Komneno
Alexio I.a Komneno | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
1081eko apirilaren 4a - 1118ko abuztuaren 15a ← Nizeforo III.a Botaniates - Joan II.a Komneno → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 1048 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1118ko abuztuaren 15a (egutegi gregorianoa) (69/70 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna | ||
Familia | |||
Aita | John Komnenos | ||
Ama | Anna Dalassene | ||
Ezkontidea(k) | Irene Dukas (1078 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Komnenos (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Erdi Aroko greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Enperadorea |
Alexio I.a Komneno[1] (1056 aldean - 1118ko abuztuaren 15a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1081-1118 bitartean, Komnenotar dinastiaren fundatzailea[2]. Normandiarren erasoari eutsi zion eta Konstantinopla mehatxatu zuten petxenegoak xehatu zituen. Nizea eta mendebaldeko Asia Txikia konkistatzeko Lehenengo Gurutzada bultzatu zuen[3].
Bizitza
Joan Komnenoren hirugarren semea zen, eta 1057-1059 bitartean enperadore izandako Isaak I.a Komnenoren iloba. Isaakek abdikatu zuenean, Alexioren aitak uko egin zion tronuari, eta 1059-1081 bitartean dinastia desberdinetako lau enperadorek agindu zuten. Romano IV.a Diogenesen agintaldian (1067-1071), armadan zerbitzatu zuen seljuktarren aurkako borrokan. Mikel VIII.a Dukas (1072-1078) eta Nizeforo III.a Botaniates (1078-1081) enperadore zirela, Alexio eta Isaak anaiak Asia Txikia, Trazia eta Epiroko matxinoen aurka borrokatu ziren. Gero, enperadorearen aurka armak harturik, Konstantinoplan sartu eta Nizeforo kargutik eraitsi zuten. Isaak anaia zaharrenak koroari uko egin zionez, Alexio bilakatu zen enperadore 1081ean, 33 urte zituela[4].
Alexioren agintaldi luzeak (37 urte inguru) arazo asko izan zituen. Hastapenean, Roberto Guiscard eta Bohemundo Antiokiakoa normandiarren erasoak jasan behar izan zituen, Durrës eta Korfu konkistatzea lortu zutenak. Roberto 1085ean hil ondoren, bizantziarrek berreskuratu zituzten lurralde horiek. Geroago, petxenego eta bogomiloen inbasioei aurre egin behar izan zien Trazian. Asia Txikian seljuktarren boterea handitzen ari zen, eta horri ere aurre egin behar izan zion[4].
Beti ere, krisialdirik zailena Lehenengo Gurutzadako zaldunen etorrerak eragin zuen. Alexioren enbaxadoreek Mendebaldeko kristauen laguntza galdegin bazuten ere, iritsi ziren oste gaitzek asaldatu zuten. Petri Amienskoa buru zuen Behartsuen Gurutzada Asia Txikira bidali zuen, eta han turkiarrek sarraskitu zuten 1096an. Godofredo Bouillongoa buru zuen Printzeen Gurutzada-k, berriz, Kios, Rodas, Esmirna, Efeso eta ia Anatolia osoa berreskuratzea lortu zuen, 1097-1099 bitartean[4].
Familia
Alexio I.a Maria Alaniakoa enperatrizaren, hots, Mikel VIII.a Dukas eta Nizeforo Botaniatesen emazte ohiaren, maitalea izan zen. Alexiok eta Mariak ez zuten beren harremana ezkutatu, eta elkarrekin bizi izan ziren Manganako jauregian.
Enperadorearen amak, Ana Dalasenak, Dukas familiarekiko lotura sendotu nahi izan zuen. Horretarako, Alexio Irene Dukasekin ezkontzarazi zuen. 9 seme alaba izan zituzten:
- Ana, Nizeforo Brienioarekin ezkondu zena
- Maria, Gregorio Gabras eta Nizeforo Katakalonekin ezkondu zena
- Joan, Alexioren ondorengoa
- Andronikos
- Isaak
- Eudokia, Mikel Iasitesekin ezkondu zena
- Teodora, Konstantin Kourtikes eta Konstantin Angerekin ezkondu zena
- Emanuel
- Zoe
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 179. araua: Bizantziar Inperioko pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
- ↑ Alexio I.a Komneno, Harluxet entziklopedia, euskadi.net
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c Bury, John Bagnell. Alexius I. in: 1911 Encyclopædia Britannica. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-06-18).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexio I.a Komneno |
- i
- e
- a
27 BC – 235 AD
235–284
- Maximino Trax
- Gordiano I.a eta Gordiano II.a
- Pupieno eta Balbino
- Gordiano III.a
- Filipo Arabiarra eta Filipo II.a
- Dezio eta Herenio Etrusko
- Hostiliano
- Treboniano Galo eta Volusiano
- Emiliano
- Valeriano
- Galieno, Salonino eta Valeriano II.a
- Klaudio Gotiko
- Kintilo
- Aureliano
- Tazito
- Floriano
- Probo
- Karo
- Karino eta Numeriano
Galietako enperadoreak:- Postumo
- (Leliano)
- Mario
- Viktorino
- (Domiziano II.a)
- Tetriko I.a eta Tetriko II.a
284–395
- Diokeziano (inperio osoa)
- Diokeziano (ekialdea) eta Maximiano (mendebaldea)
- Diokeziano (ekialdea) eta Maximiano (mendebaldea) eta Galerio (ekialdea) eta Konstantzio Kloro (West)
- Galerio (ekialdea) eta Konstantzio Kloro (mendebaldea) eta Severo II.a (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Severo II.a (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Maxentzio (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Galerio (ekialdea) eta Lizinio (mendebaldea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea)
- Maxentzio (bakarrik)
- Lizinio (mendebaldea) eta Maximino Daia (ekialdea) eta Konstantino I.a Handia (bere burua aldarrikatua) eta Valerio Valente
- Lizinio (ekialdea) eta Konstantino I.a Handia (mendebaldea) eta Lizinio II.a, Konstantino II.a eta Krispo
- (Martiniano)
- Konstantino I.a Handia (inperio osoa) eta Krispo
- Konstantino II.a
- Konstante
- Magnentzio eta Dezentzio
- Konstantzio II.a eta Vetranio
- Juliano Apostata
- Joviano
- Valentiniano I.a
- Valente
- Graziano
- Valentiniano II.a
- Magno Maximo eta Flavio Viktor
- Teodosio I.a Handia
- (Flavio Eugenio)
395–480
- Honorio
- (Konstantino III.a eta Konstantzio II.a)
- Konstantzio III.a
- Joan, mendebaldeko usurpatzailea Ravenan
- Valentiniano III.a
- Petronio Maximo eta Paladio
- Avito
- Maioriano, Libio Severo, Antemio eta Olibrio
- Glizerio
- Julio Nepote (de iure)
- Romulo Augustulo (usurpatzailea)
Bizantziar Inperioa
395–1204
- Arkadio
- Teodosio II.a
- Pulkeria
- Martziano
- Leon I.a
- Leon II.a
- Zenon I.a (1. agintaldia)
- Basilisko eta Marko
- Zenon I.a (2. agintaldia)
- Anastasio I.a
- Justino I.a
- Justiniano I.a
- Justino II.a
- Tiberio II.a
- Maurizio eta Teodosio
- Fokas
- Heraklio
- Konstantino III.a
- Heraklonas
- Konstante II.a
- Konstantino IV.a eta Heraklio, Tiberio eta Justiniano II.a
- Justiniano II.a (1. agindaldia)
- Leontzio
- Tiberio III.a
- Justiniano II.a (2. agintaldia) eta Tiberio
- Filipiko
- Anastasio II.a
- Teodosio III.a
- Leon Isauriarra
- Konstantino V.a
- Artabasdo
- Leon IV.a Khazariarra
- Konstantino VI.a
- Irene
- Nizeforo I.a
- Estaurazio
- Mikel I.a Rangabe eta Teofilakto
- Leon V.a Armeniarra eta Konstantino
- Mikel II.a
- Teofilo
- Mikel III.a
- Basilio Mazedoniarra
- Leon VI.a Jakituna
- Alexandro Bizantziokoa
- Konstantino VII.a Porfirogeneta
- Erroman I.a Lakapetarra eta Kristobal, Eztebe eta Konstantino
- Erroman II.a
- Nizeforo II.a Fokas
- Joan I.a Tzimiskes
- Basilio II.a
- Konstantino VIII.a
- Zoe (1. agindaldia) eta Erroman III.a
- Zoe (1. agindaldia) eta Mikel IV.a
- Mikel V.a
- Zoe (2. agindaldia) eta Teodora
- Zoe (2. agindaldia) eta Konstantino Monomako
- Konstantino Monomako (bakarrik)
- Teodora
- Mikel VI.a
- Isaak I.a Komneno
- Konstantino X.a Dukas
- Erroman IV.a Diogenes
- Mikel VII.a Dukas eta Androniko, Konstantios eta Konstantino
- Nizeforo III.a Botaniates
- Alexio I.a Komneno
- Joan II.a Komneno eta Alexio Komneno
- Emanuel I.a Komneno
- Alexio II.a Komneno
- Androniko I.a Komneno
- Isaak II.a Angelo
- Alexio III.a Angelo
- Alexio IV.a Angelo
- Nikolas Kanabos, usurpatzailea
- Alexio V.a Dukas
1204–1261
Bizantziar Inperioa
1261–1453
- Mikel VIII.a Paleologo
- Androniko II.a Paleologo eta Mikel IX.a Paleologo
- Androniko III.a Paleologo
- Joan V.a Paleologo
- Joan VI.a Kantakuzeno eta Joan V.a Paleologo eta Mateo Kantakuzeno
- Joan V.a Paleologo
- Androniko IV.a Paleologo
- Joan VII.a Paleologo
- Androniko V.a Paleologo
- Emanuel II.a Paleologo
- Joan VIII.a Paleologo
- Konstantino XI.a Paleologo
- Datuak: Q41600
- Multimedia: Alexios I Komnenos / Q41600