Illinois
Illinois | ||
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | ||
Ereserkia | ||
Illinois (en) | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
ISO 3166-2 | US-IL | |
Hiriburua | Springfield | |
Governor of Illinois (en) | J.B. Pritzker (en) | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 40°00′01″N 89°15′01″W / 40.0003°N 89.2503°W / 40.0003; -89.2503 | |
Azalera | 149.998 km² | |
Mugakideak | Wisconsin, Iowa, Missouri, Kentucky, Indiana eta Michigan | |
Punturik altuena | Charles Mound (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 12.812.508 (2020ko apirilaren 1a) −47.487 (2015) | |
Dentsitatea | 85,42 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 4.884.061 | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles eta estatubatuar ingeles | |
Ordu eremua | Erdialdeko Ordu Estandarra eta America/Chicago (en) | |
illinois.gov |
Illinois Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Inguru naturala eta klima
Ipar-ekialdean Michigan lakuak eta mendebalean Mississippi ibaiak mugatzen dute. Estatuko biztanleen % 62 Chicagon bizi da.
Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak.
Historia
Kaskias, sacs eta fox ziren bertako amerindiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik AEBetako hogeita batgarren estatua da.
Ekonomia
Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.
Pertsonaia ezagunak
- Carl Sandburg (1878-1967), idazlea.
- Ernest Hemingway (1899-1961), idazlea.
- Ronald Reagan (1911-2004), AEBetako presidentea (1981-1989).
- Edwin Krebs (1918-2009), biokimikaria.
- Charlton Heston (1923-2008), aktorea.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Estatuko webgune ofiziala
- Datuak: Q1204
- Multimedia: Illinois / Q1204
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.