Janie Terrero

Janie Terrero

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFinchingfield (en) Itzuli, 1858ko apirilaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaHampstead, 1944ko ekainaren 22a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksufragettea
Jasotako sariak
ikusi
  • Gose Grebaren Domina
    Holloway papar-orratza

Janie Terrero (Finchingfield, Essex, 1858ko apirilaren 14a - Hampstead, 1944ko ekainaren 22a) Women's Social and Political Unioneko (WSPU) kide sufragista zen.

Biografia

Janie Beddall Finchingfielden (Essex) jaio zen, 1858an. Eliza Fitchen eta Thomas Beddall gentelman farmer (en) delakoaren alaba gazteena zen.[1] Manuel Terrerorekin ezkondu zen (Manuela Rosasen semea eta Juan Manuel de Rosas jeneralaren biloba), 1885eko abenduan. Bikotea Southamptonen bizi izan zen 1898tik 1910era, eta, gero, Pinner-en, Londresko Harrow barrutian.

Sufragista 18 urte zituenetik, WSPUn sartu zen 1908an.[2] Erakundearen tokiko adar bat sortu zuen Pinner-en 1910ean, eta ohorezko idazkari bihurtu zen. Hitzaldiak antolatzen zituen bere etxean, eta, 1911n, Constance Bulwer-Lytton gonbidatu zuen.[3] Beste sufragista batzuekin gertatzen zen bezala, Janie Terrerok 1911ko errolda ekidin zuen, eta senarra bakarrik erroldatu zuten beren etxetik.[4] 1912an, Harrowen bizi zen bikotea.[5]

1912ko martxoan atxilotutako 200 emakumeetako bat zen, Londresen kristal-hauste kanpaina batean parte hartu baitzuen, Parlamentuan Conciliation Billsen azterketa bat zela. Manuel Terrero Men's League for Women's Suffrageko kidea zen, eta Janek eskatu zion ez ordaintzeko kartzelatik atera ahal izateko isuna.[6] 1912ko martxoaren 2an agertu zen epailearen aurrean, leihoak apurtu ondorengo nahita egindako kalteen salaketei erantzuteko. 1912ko martxoaren 19an, lau hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten Hollowayko kartzelan. Gose-grebari ekin zion, eta bortxaz elikatu zuten bi aldiz.[7] Zigorra amaitu baino egun batzuk lehenago aske utzi zuten, espetxeko mediku batek hala eskatuta, seguru asko bere osasuna kaltetu zelako.

Berea goiko ezkerreko aldeko laugarren sinadura da

Janie Terrero izan zen Sufragisten zapiaren sinatzaileetako bat Hollowayn, 1912ko martxoan, eta, bere kabuz, beste zapi bat egin zuen, espetxeratze kolektiboaren eta manifestariak hauspotzen zituen haien inspirazioaren oroigarri: azpildura purpura, zuria eta berdeak (mugimenduaren koloreak) eta Emmeline eta Christabel Pankhspurst irudikatzen zituen postalak apaintzen zuten haren errealizazioa.[8][9] «WSPU» izenburuaren azpiako «Deeds, not Words» esloganak WSPUren errebindikazioei egiten dio erreferentzia argiki, eta ertz brodatua, aldiz, kartzelaren sinbolo da, eta Holloway kartzelako papar-orratza gogorarazten du, 1909an sortua, Hollowayko kartzelan atxilotutako emakumeei ematen zitzaiena, haien jardun sufragistarengatik.[10]

Hollowayko kartzelan izandako esperientzien berri ere eman zuen:

“Hamabi egunez giltzapetuta egon nintzen, bi gose-greba egin nituen, eta apirilean eta ekainean berriro ere bortxaz elikatu ninduten. Militante izateko asmoa dutenei, hau esan nahi diet: ezin da imajinatu kartzelan zeinen indartsu sentitzen den bat. Gobernuak askatasuna hartu eta itxi egin dezake, baina ezin du zure izpiritua kartzelaratu […] Argi eta garbi esan nahi dut bortxazko elikadura ez zela biziak salbatzeko egin, baizik eta ikaratzeko eta torturatzeko ekintza ausart gisa."[6]

Terrerok ez zuen sinatu nahi izan 1912an Emmeline eta Frederick Pethick-Lawrence WSPUtik kanporatzeko eskaera, eta badirudi, gerora, gutxi parte hartu zuela emakumeen sufragioaren aldeko kanpainan.[2]

1939an, 62 Hillfield Courten bizi zen, Belsize Parken, Hampsteaden.[11] Bere etxean hil zen 1944an, 86 urte zituela. Southamptoneko hilerri zaharrean dago lurperatuta, Hampshiren[12].[13]

Ohar asko utzi zituen, Hollowayn espetxeratu zutenean nola tratatuak uzan ziren zehazki azaltzen zutenak, eta Londresko Museoko Suffragette Fellowship Collection-en gordetzen dira. Senarraren borondatearen arabera, 2.000 liburu utzi zizkion Working Men's Collegeko liburutegiari. Londresko Museoak Janiek, 1912an atxilotuta zegoela, egindako zapi bat gordetzen du. Berarekin Hollowayko kartzelan egon ziren eta gose-greba egin zuten emakumeen izenak daude brodatuta zapi horretan.[6]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Janie Terrero» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
  1. 1861 England Census for Jane Beddall: Essex, Finchingfield - Ancestry.com Txantiloi:Inscription nécessaire
  2. a b Mrs Janie Terrero - Women's Suffrage: History and Citizenship resources for schools
  3. Suffragette W.S.P.U Pinner Constance Lytton - Mary Evans: The March of the Women Collection
  4. 1911 England Census for Manuel Maximo Terrero: Middlesex, Pinner - Ancestry.com Txantiloi:Inscription nécessaire
  5. Janie Terrero: Headstone Manor, Harrow - Digital Drama website
  6. a b c Women’s Suffrage in Southampton - Bevois Mount History website
  7. England, Suffragettes Arrested, 1906-1914 for Jane Terrero: HO 45/24665: Suffragettes: Amnesty of August 1914: Index of Women Arrested, 1906-1914 - Ancestry.com.
  8. Embroidery by Janie Terrero made in Holloway Prison:1912. ..
  9. Holloway Prison brooch. ..
  10. Txantiloi:Lien web.
  11. 1939 England and Wales Register for Jane Terrero: Londres, Hampstead Met B- Ancestry.com.
  12. Janie Terrero - The Friends of Southampton Old Cemetery
  13. Jane Beddall Terrero de Rosas - Find a Grave

Bibliografia

  • Mrs. Janie Terrero », dans Elizabeth Crawford, The Women's Suffrage Movement: A Reference Guide, 1866-1928, Routledge, 2001 (ISBN 184142031X), p. 683-684.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q83864564
  • Commonscat Multimedia: Janie Terrero / Q83864564

  • Wd Datuak: Q83864564
  • Commonscat Multimedia: Janie Terrero / Q83864564