Remigio Gandasegi
Remigio Gandasegi | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||||||
1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a
1920ko apirilaren 22a - 1937ko maiatzaren 16a ← José Cos y Macho (en) - Antonio García y García (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Valladolid (en)
1914ko maiatzaren 28a - 1920ko apirilaren 22a ← Julián Miranda Bistuer (en) - Manuel de Castro Alonso (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Segovia (en)
1905eko martxoaren 27a - 1914ko maiatzaren 28a Elizbarrutia: Titular see of Dora (en)
1905eko martxoaren 27a - 1914ko maiatzaren 28a ← Casimiro Piñera y Naredo (en) - Francisco Javier de Irastorza Loinaz (en) → Elizbarrutia: Prelature of Ciudad Real (en)
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Galdakao, 1871ko urtarrilaren 5a | ||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||
Heriotza | Valladolid, 1937ko maiatzaren 16a (66 urte) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, politikaria eta apezpiku katolikoa | ||||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Remigio Gandasegi Gorrotxategi edo —bere garaiko euskal prentsan idazten zen bezala— Gandasegi ta Gorrotxategi'taŕ Eŕemigi[1] (Galdakao, Bizkaia, 1871ko urtarrilaren 5a[2] - Valladolid, Espainia, 1937ko maiatzaren 17a[2]) 1905 eta 1937 bitartean Ciudad Realgo, Segoviako eta Valladolideko gotzain-aulkietatik igaro zen euskal artzapezpikua zen.
1893an apaiztu zen Gasteizko apaizgaitegian. 1905ean Dorako apezpiku titular eta ordena militarren priore izendatu zuten. 1914an Segoviako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten. 1920an Valladolideko artxidiozesiko artzapezpiku izendatu zuten.
1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpeak Donostiako San Ignazio Klinikan harrapatu zuen eta CNTko kideek eraman zuten atxilo. 55 eguneko gatibualdiaren ondoren, Pello eta Andres Maria Irujo anaiek eta Alberto Onaindia kalonjeak Remigio askatu zuten, Jesus Eskauriatza komandante anarkistaren laguntzarekin.
1937ko maiatzaren 17an hil zen arrazoi naturalengatik Valladoliden.
Bere omenez, Bilboko Santutxu auzoan, kale batek bere izena darama, Remigio Gandasegi monseñorea hain zuzen ere.[3] Hor egon zen Karmelo ikastolaren zati bat 1978tik 2014ra arte.[4]
Erreferentziak
- ↑ «Gandasegi'ren eriotza» Eguna (Bilbo) (119. alea) 1937-05-21 (Noiz kontsultatua: 2017-02-05).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Estornes Zubizarreta, Idoia. «Remigio Gandasegui Gorrochategui» Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/60519(Noiz kontsultatua: 2017-02-05).
- ↑ «calle remigio gandasegi - Google Bilaketa» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
- ↑ «Karmelo Ikastola IPI - Nondik gatozen» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
Aurrekoa Casimiro Piñera y Naredo | Dorako apezpiku titularra eta ordena militarren priorea 1914 – 1920 | Ondorengoa Francisco Javier Irastortza Loinatz |
Aurrekoa Julián Miranda Bistuer | Segoviako elizbarrutia 1914 – 1920 | Ondorengoa Manuel de Castro Alonso |
Aurrekoa José María Cos y Macho | Valladolideko artzapezpikua 1920 – 1937 | Ondorengoa Antonio García y García |
- Datuak: Q6105250
- Multimedia: Remigio Gandásegui / Q6105250