Siziliera
Siziliera | |
---|---|
Sicilianu | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia |
Hiztunak | 4,8 milioi (Ethnologue-ren arabera) |
Rankinga | Ehun ez mintzatuenen artean |
Eskualdea | Sizilia, Erdialdeko eta hegoaldeko Calabria, Lecceko probintzia (Apulia), Salernoko probintziaren hegoaldea (Campania) |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Italo-erromantze | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | scn |
ISO 639-3 | scn |
Ethnologue | scn |
Glottolog | sici1248 |
Wikipedia | scn |
UNESCO | 1023 |
IETF | scn |
Siziliera (u sicilianu) Sizilian mintzatzen den hizkuntza erromantze bat da, latin arruntetik eratortzen dena, eta greziera, arabiera, frantsesa, proventzera, katalana zein gaztelaniaren eragin handia duena.
Hizkuntzak, historia zein literatura aberatsa izateaz gain, hiztegi oparoa ere badu, 250.000 hitz baino gehiagorekin. Siziliaz gain, siziliera Calabriako hegoaldean nahiz erdialdean eta Apuliako hegoaldean ere mintzatzen da. Eragin handia izan zuen malteran, XVII. mendeko bukaera arte, batez ere.
Erabilera handia du familiaren zein lagunen eremuetan, ez baina arlo ofizialean edo idatzizkoan. Italian ez baita hizkuntzatzat jotzen, dialektotzat baizik. Italian, dialektoa ez da hizkuntza baten aldaera gisa ulertzen, urteetan zehar boterea eta autonomia galdu duen hizkuntza gisa baizik. Siziliera ez dago Italiako hizkuntza gutxituen artean[1]. Horrek esan nahi du ez dituela beste hizkuntza batzuen maila, eta, horren ondorioz, hiztunek ez dituztela eskubide berberak. Esaterako, administrazio-kudeaketak ezin dira sizilieraz egin, ez da eskoletan irakasten, etab. Sizilierari buruzko lan gehienak, era berean, italieraz idatziak dira.
UNESCOk arriskuan dauden hizkuntzez egin duen sailkapenean, zaurgarritasun mailan dago[2].
Sizilierazko literaturako idazle zein poetarik esanguratsuenak ondokoak dira: Giovanni Meli, Nino Martoglio, Domenico Tempio, Alessio Di Giovanni eta Ignazio Buttitta.
Hiztegi laburra
- Se = Bai
- No = Ez
- Assabbinirica!, Assabbinidica!,Sabbinirica! = Kaixo!
- Ni videmu = Ikusi arte!
- Salutamu = Ikusi arte!
- Grazzi assai! = Eskerrik asko!
- Bon jornu = Egun on
- Bon jornu macari a tia = Egun on, bai
- Bona sira = Arratsalde on
- Bona nutti = Gabon
- Pi faùri = Mesedez
- M'hà scusari = Barkatu
- Vulissi nu cafè espressu = Kafe hutsa nahi nuke
- Vulissi nu cafè macchiatu = Kafe ebakia nahi nuke
- Vulissi nu cafè cu lu latti = Kafesnea nahi nuke
- Vulissi na birra = Garagardoa nahi nuke
- Bagnu = Komuna
- Unni sunnu li bagni? = Non dago komuna?
- Unn'è la stazziuni? = Non dago tren-geltokia?
- Unn'è la frimmata di l'autobbussu? = Non dago autobus-geltokia?
- Cci sunnu alberghi ccà a firriari tunnu? = Ba al da hotelik hemen inguruan?
- Boni festi! = Zorionak!
- Comu va? = Zer moduz?
- Bonu, e tu? = Ongi, eta zu?
- Chi ura è? = Zer ordu da?
- Nun capisciu = Ez dut ulertzen
- Nun fumari = Ez erre
- Matri = Ama
- Patri = Aita
- Nannu = Aitona
- Nanna = Amona
- Figghiu = Seme
- Figghia = Alaba
- Frati = Anaia / Neba
- Soru = Arreba / Ahizpa
- Casa = Etxe
- Picciuli = Diru
- Novu = Berri
- Vecchiu = Zahar
- Nomu = Izen
- Pòpulu = Herri
- Citàti = Hiri
- Munti = Mendi
- Mari = Itsaso
- Ventu = Haize
- Celu = Zeru
- Stidda = Izar
- Marti = Marte
- Vènniri = Artizar
- Luna = Ilargi
- Nivi = Elur
- Ciuri = Lore
- Amunì! = Goazen!
- Abbrazzu = besarkada
- Farfantaria = iruzur
- Mizzica! = Kontxo! (minchia-tik eratorria)
- Nùmmuru = zenbaki
- Pitittu = apetitu
- Prescia = presa
- Simana = aste
Esaera zaharrak sizilieraz
- Jurnata rutta, rumpila tutta = Egun izorratua izorra ezazu osorik (gaizki hasitako egunak konponketarik ez duela adierazteko erabiltzen da, eta, hortaz, lasai egoteko eta hurrengo egunean berriz heltzeko)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- "Lingua siciliana" webgunea
- Arba sicula elkartearen webgunea
- Patrimoni linguistici
- Datuak: Q33973
- Multimedia: Sicilian language / Q33973
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |