Squamata
Squamata | |
---|---|
Jurasiko-gaur egun PreЄ Є O S D C P T J K Pg N | |
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Superordena | Lepidosauria |
Ordena | Squamata Oppel, 1811 |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua | |
Banaketa mapa | |
Ezkatatsuak (Squamata) narrastien ordenarik handiena da, tartean muskerrak eta sugeak dituena[1]. Ordena honen kideen ezaugarri nagusia ezkatak izatea da. Narrasti ordenen artean tamaina aldaketa gehien duena da, 16 milimetrozko Sphaerodactylus ariasae izeneko geko eta 8 metroko anakonda berde (Eunectes murinus) artean izanik.
Taxonomia
Ezkatatsuak betidanik hiru subordenatan banatuak izan ziren:
- Lacertilia edo saurioak - muskerrak
- Serpentes edo ofidioak - sugeak
- Amphisbaenia - lurpeko sugeak
Hala ere, ematen du saurioak parafiliatikoak direla eta bi subordenatan sailkatu dituzte, nahiz eta sailkapena behin betikoa izan ez. Hona hemen sailkapen modernoa[2]:
- Iguania subordena (iguanak eta kameleoiak)
- Scleroglossa subordena
- Gekkota infraordena (gekoak)
- Anguimorpha infraordena (baranoak eta ziraunak)
- Scincomorpha infraordena (Scincidae, Teiidae eta europar muskerrak)
- Serpentes subordena (sugeak)
- Alethinophidia infraordena (sugegorriak, boak eta kobrak)
- Scolecophidia infraordena
- Amphisbaenia subordena (Lurpeko sugeak)
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Squamata |
- Datuak: Q122422
- Multimedia: Squamata / Q122422
- Espezieak: Squamata